Nerbio-sistema zentralari edo periferikoari erasaten dio. Parestesia, hipoestesia, hiperalgesia, min lanzinatea, alodinia. Patologia: neuropatiak, trigeminoaren neuralgia, herpesaren ondorengoa, polineuropatia diabetikoa eta/edo baskularra, erradikulopatia zerbikalak eta/edo lunbarrak, gorputz-atal fantasma, min zentrala. Erantzun irregularra opioideei.
Ezaugarri somatikoko mina, ongi kokatua, artikulazioetatik, artikuluetako kapsulatik, giltzaduretatik eta tendoietatik datorrena. Min mekanikoa mugimenduarekin okertu eta atsedenarekin hobetzen dena. Antiinflamatorioei eta/edo opiazeoei erantzuten die.
Min gor, etengabe, gaizki definitua, irradiazioa eduki dezake. Patologia: pankreatitis kronikoa, koliko biliarra, giltzurrunetako kolikoa. Antiinflamatorioei, analgesikoei eta opiazeoei erantzuten die.
Patologia baskular periferikoaren 2. mina, behealdeko gorputz-atalen arteriosklerosia, gaixotasuna baskularrak. Antiinflamatorioei eta/edo opiazeoei erantzuten die.
Min mistoa min somatikoa eta neuropatikoarekin lot daiteke: zerbikalgia, lunbalgia, zerbikobrakialgia eta lunboziatalgia. Lunbalgia espezifikoak min guztien % 15 dira. Aplikatu eskailera analgesikoa. Metodo ez-farmakologikoak: (eraginkorragoa lunbalgia kronikoan) bizkarraren eskola, ariketak, tratamendu psikologiko kognitibo-konduktuala, diziplina anitzeko tratamendua.
LEGE OGARRA
PRIBATUTASUN POLITIKA
COOKIEN ERABILERA