Gure elkartearen helburuak puntu hauetan laburbiltzen dira:
1. Pertsona guztiek minaren aurkako tratamendu bat jasotzeko duten eskubidea defendatzea.
2. Erabatekoa eta kalitatezkoa den laguntza bat bultzatzea mina duen pazienteari arreta hobeagoa emateko.
3. Minaren inguruko mediku-deontologia defendatzea.
4. Osasungintzan ari diren eta ari ez direnen trebakuntza eta heziketa estimulatzea, hitzaldien, ikastaroen eta etengabeko trebakuntzaren bidez, besteak beste.
5. Minaren kalitateari buruzko ikerketa eta trebakuntza bultzatzea eta indartzea.
6. Minaren inguruko informazioa bultzatzea eta hura zabaltzea interesatzen zaienen, osasungintzako langileen, pazienteen, familiako kideen, paziente-elkarteen edo -taldeen eta abarren artean.
7. Elkartearen helburuak ezagutzera ematea dagozkien erakundeei, erakunde administratiboei, osasungintzakoei eta gainerako erakundeei.
8. Mina modu egoki batean kudeatzera bideratutako planak antolatzeari, osatzeari eta garatzeari buruz erakundeei aholkatzea.
9. Kudeaketa ekonomiko bat gauzatzea helburuak lortzeko.
10. Aipatutako helburuak lortzeko beste edozein jarduera bultzatzea.
Egun, helburuak lortzeko konpromisoa hartu duten Nafarroako eta Euskadiko 50 kide aktibo inguruk osatzen dute SVND. Eta hemendik gonbidapena luzatzen zaie osasungintzan ari den edozein profesionali, mina edo haren tratamendua aztertzen ari den edozein edo diziplina horretan interesa duen baina osasungintzan ez dabilen eta gure erakundearen helburuekin bat datorren eta erakundera harpidetu nahi duen edonori.